XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) azpimarratzen denean, identitatearen salientziak eragin orokor esanguratsua izanik (Pillais F (2,327) =5.38; p= .000).

Signifikazio unibariatuei dagokienez, 3.9.4. taulan ikus daitekenez, espantsiozalea eta utzia itemetan izan ezik, beste guztietan ematen dira.

Identitate indibidualaren salientziaren kasuan bestea deskribatzeko gehien erabili diren izenlagunak boterezalea, agresiboa, argia, krudela, garbia eta langilea izan dira.

Sei hauetatik, hiru positiboak dira.

Identitate soziala azpimarratzean bestea deskribatzeko gehien erabilitako izenlagunak, ordea, boterezalea, agresiboa, krudela, arriskutsua, traidorea, susmagarria, gerrazalea, espantsiozalea, deabruzkoa eta argia izan dira.

Ikus daitekenez, hamargarren tokian kokatzen da lehen izenlagun positiboa.

Guzti hau dela eta, esan dezakegu negatiboago ebaluatzen dela bestea identitate soziala azpimarratzen denean.

Konklusio bezala, zera esan dezakegu: azaldutako emaitzek gure hipotesia egiaztatu dutela, ikusi dugun bezala, identitate gatazkatsuekiko taldekidetzak ez bait ditu gatazka hautematua, esklusio morala eta bestearen ebaluaketa negatiboa areagotzen.

Honen ondorioz esan dezakegu identitate sozialaren bidez egindako egoeraren kontextualizazioak bestearen pertzepzioan biolentzia kultural maila erabat areagotzen duela.